XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elgar ikusi Mitterrand frantses presidentak eta Thatcher andereak, angles lehen minixtroak elgar ikusi dute joan den astean, noizean behin egiten ohi duten bezala.

Plazer dukete gisa hortan junt egitea politikaren gora beherez mintzatzeko.

Ez baitu haatik horrek erran nahi denetan akort direla, aperentziarik ere.

Azken denbora hautan agertu da preseski zoin xede desberdinak dituzten, bereziki Europa aipu delarik.

Egia da Thatcher anderearen aburu eta asmoak direla pundu hortan arras bereziak, ahal bezain Europa guti nahi duela egin, zozial zeretan baterez hobeki erraiteko, eta Europaren gerizaz eta strategiko harat hunatetan bertzetarik berexten dela, bereziki Alamaniaren ganik.

Orai artio Mitterrand presidentak Kohl alaman lehen minixtroaren alderdia atxikitzen zuen.

Iduri du orai nahi duela ararteko jarri angles eta alamanen artean.

Erran gabe doa ez dutela deus trenkatu bilkura hortan.

Makurbide dituzten gai horietaz mintzatuko dira heldu den primaderan Merkatu Komuneko bilkuran.

Venezuelako nahasmenduak Bazterrak biziki kexu ziren joan den astean Venezuelan.

Politika garratz bati etzitakela ihes egin errana zuen Carlos Andrès Perez herri hortako president berriak.

Haatik botz biltze denboran, pentsatzerat emana zuen Venezuelak aintzineko urtetan ezagutu zuen aiseria berriz goza zezakela.

Aiseriaren orde, xuhurreria diote eskaini presidentak herritarreri.

Jakin arazi orduko hirietako karraio publikoak zirela emendatuak, jendea da kexatu, eta beti bezala hiri inguruetan bizi diren pobreak dira asaldatu.

Bortizki du polizak ihardoki, gobernuak hirietan ezartzen zuela ere aratseko erretira.

Venezuelan nekeak eta eztabadak hasi dira duela zonbait urte, petrolaren prezioa beheititu delarik, petrola baitute alabainan herri hortan irabazbide lehena edo berdin bakarra.

Geroztik zorrak dituzte egin eta metatu kanpoan, eta orai hek ezin paga, hartzedunak hor dituztelarik galdeka ari turna dezaten maileguz ukan dirua.

Zor horiek behar zirela ukatu zioten politikatzale batzuk, ez baitira haatik hortan gauzak xuxenduak.

Bizkitartean badira ere bazterretan diotenak hartzedunek ere behar luketela konprenitu Hegoko Ameriketan diren herri demokratak eta hetarik da, dudarik gabe, Venezuela behar direla lagundu ez diten diktadoren aztaparretarat eror.

Horiek hola, aitortu behar da gaizki hasi duela bere presidentgoa Andrès Perez jaunak, hain itxura ederrak zirelarik harentzat eta herriarentzat president izendatu zutelarik.

Nekez ahantziko duzkete Venezuelanoek iragan astean nahasmenduek egin dituzten hiru ehun hilak.

Iranarekin harremanak Egunetik egunerat agertzen da Salman Rushdie idazlearen liburua dutela estakuru Iraneko buruzagiek herrian berean dituzten eztabada ala neken gordetzeko.

Politika garratz bat bazeraman Khomeiny-k herrian gerla denboran.

Gerla bururatu eta, pentsa zitaken gauzak aldatuko zirela eta bere politika eztituko Khomeiny-k.